Faktoria
Atzerritartasun araudi berria
Mikel Mazkiaran: "Espaniako gobernuak onartu duena bide onetik doa, baina ez du migrazio eredua aldatuko"
Etorkinen kontratazioa malgutu eta erraztuko duen araudi berriaren azterketa egin du Faktorian, Mikel Mazkiaran migrazio gaietan aditua den abokatuak eta Espainiako SOS ARRAZAKERIAK-ek Federazioko idazkariak.
-
Mikel Mazkiaran, migrazioan aditu den abokatua
25:16 min
Baikor da Mikel Mazkiaran, migrazio gaietan aditua den abokatua: "Labur esanda, Espainiako gobernuak onartu duen atzerritartasun araudi berria positiboa da". Lehen irakurketan alde onak ikusten dizkio; gutxitu egiten da, adibidez, etorkinei bizileku baimena eskatzeko exijituko zaion denbora. Baina Mazkiaranek onartu du, atal askotan ''motz'' geratu dela erreforma. Dena den, ez du uste helburu nagusia beteko duenik, Escriva ministroak esan baitzuen ''migrazio eredua'' aldatzera datorrela araudi berria. ''Ministroak esan du sorterritik legezko kontratuekin ekarri nahi dituela migratzaileak. Hori eredu aldaketa da, baina errealitatea konplexua da. Benetan gertatzen dena da hona irregularrak datozela eta hiru urteren ondoren eskatzen dituztela agiriak''.
Eskulan eskasia dagoen sektore ekonomikoetako zailtasunak konpontzera dator atzerritartasun araudi berria. Ostalaritza, eraikuntza eta nekazaritza aipatu izan ditu Espainiako gobernuak, baina gehiago dira: Lanabes makina arloa, adibidez. Enpresetako adibideak jaso ditugu Azkoitiako IBARMIA enpresako Arrate Olaiz eta Hector Sanchez, Bizkaiko ostalaritza elkarteko kudeatzailearen ahotan.