Itxi

Faktoria

Imanol, 75 urte

Arantxa Larzabal: "Orain bai, orain sentitzen dugu anaia estimatzen dela. Oso pozik gaude"

Jone LArrañaga | EITB Media

81 urte dela, San Martin egunez jaio zen Arantxa Larzabal. Sei urte bete zituen egun berean etorri zitzaion oparia: anaia txikia, Imanol. Bizi balitz 75 urte lituzke gaur kantari donostiarrak. Goizean gozetik sartu gara haien etxean zorionak partitzera

  • Arantxa Larzabal, bere etxean. Imanonelen argazki eta diskoetako azalez jantzita ditu paretak

    Arantxa Larzabal, bere etxean. Imanonelen argazki eta diskoetako azalez jantzita ditu paretak

    12:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sei urte bete zituen egun berean etorri zitzaion oparia Arantxa Larzabali: Imanol, anaia txikia. 5 nesken ostean, lehen mutikoa. Erabat kantuzalea familia, gaztetatik nabarmendu zen Imanol musikan. Antiguako entseguak, kartzela eta Parisko erbestea, artista gisa emandako lehen urratsak eta ETAren kontra ahotsa altxa zituenekoa gogoratu dizkigu arrebak, bere etxean.

"Oso gaizki pasa genuen. Eskoltarekin etortzen zen nire etxera Orihueltatik", gogoratu du. Min hura arinduta bezala sentitzen du familiak orain. Uste dute gizarteak erakutsi duela orain Imanol estimatzen dela. "Oso pozik gaude", esan digu.