Faktoria
Musikarien bizitza
Musikari eta soinu teknikarien polimaitasuna
Musika talde batekin baino gehiagorekin aritzen dira Ekain Alzola eta Ander Zulaika musikariak eta Pello Gorrotxategi musikari eta soinu teknikaria. Faktorian euren bizipenak kontatu dizkigute.
-
Pello Gorrotxategi, Ekain Alzola eta Ander Zulaika
29:19 min
Ekain Alzolak bajua jotzen du Gatibun eta Desgaraian. Huntza, Bulego eta Montana taldeetan aritzea ere egokitu zaio behin baino gehiagotan.
Ander Zulaikak bateria jotzen du Olatz Salvadorrekin, Eñaut Elorrietarekin, Tik-Takarekin, Egan-ekin... Benito Lertxundirekin jotzeko aukera ere izan du.
Pello Gorrotxategi Esne Beltza taldeko teklista da eta soinu teknikari gisa aritzen da Idoiarekin, Don Inorrez-ekin eta beste hainbat talderekin.