Faktoria
Bideojokoak
"Bideo-jokoak behar ditugu euskararentzat"
Aisialdian nagusi dira bideojokoak; eta euskarak etorkizuna izan dezan, behar du aisialditik. Euskarazko bideo-jokoak ere behar ditu, hortaz. Haiek ekoizteko sareak sor litezkeela ondorioztatu dute EHUko udako ikastaroetan
-
Gaztetxo bat bideo-jolasean
22:02 min
3.000 milioitik gora dira munduan bideo-jokoetan aritzen diren erabiltzaileak. Izan haur eta izan heldu. Gora eta gora egiten ari den zenbakia da. Bideojokoena da, munduan, aisialdi industiran fakturazio haundiena duen industria. Berriki EHUko udako ikastaroetan gogoratu duten datuak dira horiek. Entretenimendua ezin da jada bideo-jokorik gabe ulertu dagoeneko. Eta euskarak etorkizunik izango badu, entretenimendurik gabe ere ez. Horregaitik da hain inportantea bideojokoetan euskarak bere lekua izatea. Horiek ekoizteko sareak sortzeko aukeraz aritu dira Euskal Herriko adituak, Miramarren.
Eli Larrinaga ikastaroen zuzendaria eta Itziar Zorrakin bideo-jokoetako lokalizatzailea mintzatu zaizkigu gaiaz.
Itziar Zorrakin eta Eli Larrinaga