Faktoria
EHU-KO SOZIOLOGIA IRAKASLEA
Gorka Moreno: "Europak etorkinak behar ditu baina ez ditu nahi. Erakunde eta politikarien ausardia behar da"
Pilar Goya | EITB Media
Europar Batasunak asilo politikaz eztabaidatzeko aste honetan Granadan egingo duen goi bileraren atarian, immigrazioaz eta elkarbizitzaz hitz egiteko gonbidatu ditugu Gorka Moreno EHUko Soziologia irakaslea eta Ortzi Murua Zientzia Politikoetan aditua.
-
Granadan goi bilera egingo du Europar Batasunak, besteak beste, asilo itun bateratu baten bila.
26:29 min



Immigrazioaz, itsasoko tragediek erakusten digutenaz eta isilpean eta oharkabean aireportuetatik datorrenaz, sortzen diren elkarbizitza arazoez eta hedabideek eta indar politikoek haietaz egiten duten erabileraz, Europako balizko asilo itunaz eta Batasuneko erakundeen ezinaz jarrera bateratu bat lortzeko... Gai horiek mahai gainean jarrita, hausnarketa egin dute hizlariek "Faktoria"ren solasaldian.
Gorka Moreno EHUko Soziologia irakaslearen iritzirako, arazoak arazo, "elkarbizitza eta integrazioa dira nagusi gure ikastetxe, kale eta lan munduan". Horren hitzetan, "ezin da normala dena (integrazioa) anormalizatu eta, aldiz, normala ez dena (delikuentzia) normalizatu", eta erantsi du gogoeta egin beharko genukeela horren berri emateko moduaz, horrek herritarren iritziak baldintzatzen dituelako.
Ortzi Murua Zientzia Politikoetako adituak, bere aldetik, immigrazioaren gaiaren inguruan Frantzian ezkerrak bizi duen zatiketaz hitz egin du. Inkesten arabera, ezkerreko boto emaileen erdiak migratzaileen etorrera mugatzearen aldekoak direla aipatu du. Ezkerreko alderdiak zatituta daude horrenbestez, ohiko jarrera humanistaren eta botoak galtzeko arriskuaren artean harrapatuta, diskurtso sendo bat osatu ezinik, eta ohartarazi du eskuin muturrak segurtasunaz ematen dituen argudioetara hurbiltzen ari denik ere badela.

