Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Arroyo: "Gutxieneko soldataren mahaira proposamenekin eta fede onez etortzeko eskatzen diogu patronalari"

Jone Larrañaga | EITB Media

LABek uste du soldatak igotzeko aldarrikapenak duen babes sindikal eta instituzionala kontutan hartuta, Confebaski zaila zitzaiola Lan Harremanen Kontseiluan egingo den bilerara joateari uko egitea. Jaurlaritzari jarrera ekidistantea utzi eta Confebasken gainean presio egiteko galdegin dio.

  • Igor Arroyo

    Igor Arroyo

    27:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sindikatuen artean gutxieneko soldata igoera igotzeko lortu den batasunaren garrantzia azpimarratu du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak.  Gutxieneko soldatuaren zenbatekoan baino, fokua batasun horretan jarri behar dela azpimarratu du eta horri batu behar zaiola aldarrikapen horrek duen babes instituzionala. Hori horrela izanik, aldarri hori entzun eta mahaira proposamenekin eta fede onez joateko eskatu dio Confebask patronalari. "Harria bere teilatu gainean dago", esan du.