Itxi

Faktoria

JAKINTZA, XARAMELATUA

Eñaut Etxamendi: "Eskuara ez da leher eginen, ez da hilen!"

Jon Artano Izeta

90 urte beteko ditu udan Eñaut Etxamendik. Beti bezain buruargi mintzatu zaigu, Mendiburu etxeko oroitzapenetatik hasi eta, gaur, Harandokia etxean egiten duen lanaz. Neolitikoraino eraman gaitu bere solasak eta nahastu dira inperioak, Far Westeko artzainak, piano xahar bat, eta hartz bat Abodin...

  • Eñaut Etxamendi, "menditar bat" bere hitzetan.

    Eñaut Etxamendi, "menditar bat" bere hitzetan.

    25:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neguko goiz oskarbi baten hotzak goxatu ditu Euskadi Irratian Eñaut Etxamendiren (Ezterenzubi, 1935) mintzoak, eta beren etxeko beheko suak.

Ingeniari agronomoa da ikasketaz. Atzerrian hainbat urte egin ostean Euskal Herrira sartu zelarik sumatu zuen panoramaz hau esan du: "Ikuspegi oso gibeleratua zuten eliteek; ez zen estonatzeko gazteak denak joatea Kaliforniarat edo Nevadarat ...edo zakurraren ipurdirat!". Orduan lotu zitzaion kantagintzari.

Azken hamarkadatan euskara ikertzeari emana da. Erran digu gure ondokoak poliglotak izanen direla, euskara atxikiz.