Gertukoak
Bizkaia Zubiak 125 urte
Bizkaiko itsadarraren bi aldeak lotzea lortu zuen zubi esekia
Euskadi Irratia| Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Munduko lehen zubi esekia izan zen Bizkaia zubia edo Portugaleteko zubi esekia. Bilboko industrializazio bete betean eraikia, komunikazio arazoak konpondu eta gizartearen beharrizanei erantzun zien.
-
3:53 min
San Anton eta Areatzako zubietatik haratago ez zegoen zubirik Bilbon 1893. urtean. Hiri gero eta industrializatuagoan gainera, Burgesiak Portugaleten aurkitu zuen aisialdirako gune egokia, orduan bainuetxe herria zena. Bilboko Portuko hedapenarekin, bere lekukoa Areetan hartuko zuen.
Bizkaia zubiak hala, itsasadarraren bi aldeen komunikazio arazoari irtenbidea eman zion, bai eta orduko gizartearen beharrizanei ere.
Munduan eraiki zen lehen zubi esekia da Bizkaia zubia, eta ez zen ausazko erabakia izan. Nabigazioari oztopotik jarriko ez zion diseinua zen, bai eta mareen gora beherak gainditzeko gai izango zena. Industria iraultzak ekarri zituen berdintasunen ikur ere izan zen, burdinaren erabileragatik bai eta lurrunezko makina zelako zubia mugitzeko ardura zuena.
125 urte betetzen ditu aurten zubiak, denbora guzti honetan, garaian garaiari egokituz joan da, teknologiak berriztuz, bai eta turismoa erakartzeko aldaketak eginez.
Gizateriaren ondare da zubi hau 2006az geroztik, eta milaka lagunek bisitatzen dute urtero, iaz 115.000 lagun izan ziren bertan.