Gertukoak
Berri Txarrak Ikusi Arte
Berri Txarrak: Lekunberri-Mundua-Lekunberri
Euskadi Irratia/ Aritz Agirre
Etxean esango du "Ikusi Arte" Berri Txarrak taldeak, xarmaz beteriko kontzertu hunkigarri eta berezian. Lekunberriko frontoian, duela 25 urte bere lehenengo kontzertua eskaini zuten gune berean.
-
Berri Txarrak taldearen prentsaurrekoa, Ikusi Arte biraren aurkezpenean.
8:11 min



Berri Txarrak bere sorreratik ezagutu duten Lekunberriko lagun, bizilagun eta senideekin solastu gara Kontzertu berezi honen atarian. BTXen hastapenaz, bilakaeraz eta taldea Euskal Herriko gizarte fenomeno bilakatu izana sortarazi dien harriduraz eta emozioaz hitz egin digute. Txikitatik ezagutu dute Gorka Urbizu, eta oraindik ere musika pasioz bizi duen mutiko lotsati eta umil hura ikusten dute eskenatoki gainean.