Itxi

Goiz kronika asteburua

IRATI TOBAR-LAB HEZKUNTZA

Irati Tobar: "Datorren ikasturteari buruz ez dakigu ezer".

LAB sindikatuko hezkuntza arduradunaren esanetan, egoeraren inguruko "diagnostiko zehatza eta erreala" egin beharko litzateke eta ondoren horri erantzungo dion plan bat eratu.

  • Irakasleak protestan

    Irakasleak protestan

    8:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Tobar LAB sindikatuko hezkuntza arduradunak Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'n onartu du orain arte egindako ibilbidean "osasuna eta segurtasuna" bermatu direla, baina bihartik aurrera langile guztiak eskolara itzulita, ez dela kontuan hartu horrek guztiak ekar dezakeena. "Arduragabekeria da", dio Tobarrek. Ez zaie eman inolako jarraibiderik, gainera.

Eskoletara itzuli eta aldi berean telelanean jarraitzeko arazoak izango dituztela aurreikusi du Tobarrek. "Bitarteko falta dago, gaur egun ez dago ikastetxe guztietan baliabide nahikorik horretarako".

Datorren ikasturteari begira, berriz, oraindik ez da elkarrizketarik egon Eusko Jaurlaritza eta eragile sozialen artean. "Ez dakigu ezer", baina ikasgeletako ratioak jaistea izan liteke negoziatzeko elementuetako bat. "Asko jota 15 bat ikasle egon beharko lirateke ikasgeletan, baina ratioen azterketa ziklo guztietan egin behar da. Diagnostiko erreal eta zehatza behar dugu eta horri erantzungo dion plan bat egitea".