Itxi

Efemerideak

Ekainak 14

Che Guevara: Gerrilariaren mitoa hezur haragitu zuen gizona

Duela 93 urte, 1928ko ekainaren 14an jaio zen Ernesto Guevara. Familia burges batean jaio zen medikua hego amerikan barrena gaztetan egin zuen bidaian ikusi zuen pobreziak eraldatu zuen betirako.

  • Che Guevara eta Fidel Castro

    Che Guevara eta Fidel Castro

    4:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hitz egiterakoan Che esateko ohitura zuelako jarri zioten izengoitia Ernesto Guevarari. Argazki batek lagunduta, mundu osoan gerrilariaren irudi da egun.

Kubako iraultzan Fidel Castroren ondoan borrokatu zuen, Castrok gidatutako uztailaren 26ko mugimendua deitutakoan. Komandante kargua eman zion Castrok. Iraultzaren ideologo nagusietakoa izan zen 1965. urtera arte, eta hainbat kargu izan zituen Kubako gobernuan. Baina borroka armatuaren bidez iraultza munduan zabaltzeko beharraz sinetsita, Latinoamerikako hainbat herrialdetan gerrilari guneak jartzea bultzatu zuen. Kuban bezala, Kongon eta Bolibian aritu zen borrokan. Kongoko ahalegin hutsala atzean utzita, 1966an iritsi zen Boliviara. Bertan zauritu, atxilotu eta fusilatu zuten, CIA atzean izan zen operazioan. Horrek bihurtu du, neurri batean, mito. Mitoaren azpiko pertsonaren argi itzalei erreparatu die Joxe Juan Ugaldek, Juanjo San Miguel adituaren laguntzaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz