Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Pobrezia eta gizarte bazterkeria arriskuan diren 300 haurrentzat udalekuak, Euskadin

ENERITZ GORROTXATEGI | EUSKADI IRRATIA

Barakaldon bezala, Gasteizen eta Bilbon ere, Save the Children erakundeak elikadura, hezkuntza-errefortzua eta laguntza-emozionala eskainiko die bazterkeria arriskuan dauden haurrei. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ere ahalegintzen dira. Barakaldon izan da Euskadi Irratia.

  • Haur bat, eskulanak egiten

    Haur bat, eskulanak egiten

    2:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurren eskubideen aldeko borrokan diharduen Save The  Children gobernuz kanpoko erakundeak udalekuak hasi ditu Euskadin. Pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuan dauden 300 haur baino gehiagorekin izango dira, Gasteizen, Bilbon eta Barakaldon egingo dituzten hitzorduetan. 6 eta 12 urte arteko haurrekin, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ahaleginduko dira, elikadura, hezkuntza-errefortzua eta laguntza emozionala eskaintzeaz gain.

Euskadi Irratiko mikrofonoa Barakaldon izan da udaleku hauek ezagutzeko. Xabi Ealo lankidearen erreportajea da.