Itxi

Efemerideak

Urriak 10

Agosti Xaho: Lehen euskal erromantikoa

1811ko urriaren 10ean jaio zen Agosti Xaho Atharratzen. 47 urterekin hil zen arte, ekarpen handia utzi zuen kazetari, idazle, eta biltzaile gisa. Eta, oro har, euskal pentsamenduan eragin zuen. Patri Urkizu idazleak sakon ikertu du Xahoren lana eta berak eman dizkigu xehetasunak.

  • Agosti Xaho

    Agosti Xaho

    4:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

XIX. mendearen lehen erdian bizi izan zen kazetari, idazle eta pentsalaria da Agosti Xaho. Euskal abertzaletasunaren aurrekaritzat hartzen dira bere ideiak eta besteak beste, berari zor dizkiogu euskal gramatika jasotzen duen lehen lanetako bat Antton Abadiarekin elkarlanean.  Baita euskarazko lehen aldizkaria ere: Euskal Gaseta.

Hainbat kanturen biltzaile, mitoen sortzaile (Aitorren kondaira berak asmatua da) Agosti Xaho lehen euskal erromantikoa izan zela dio Patri Urkizu idazleak. Bere laguntzaz gogoratu dugu efemeridean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz