Itxi

Hiri Gorrian

MAGIA

Asier Kidam: 'Euskal Herrian magia maila altua dugu'

Ilusio eta pasio handiko magoa da Kidam; 7 urte zituela "Rafa" magoak belarritik 500 pezetatako txanpona atera izanak markatu zuen bere patua. Juan Tamariz eta David Coperfield mirestu ditu gehien.

  • Asier Kidam mago eta ilusionista, Hiri Gorrian

    Asier Kidam mago eta ilusionista, Hiri Gorrian

    30:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ilusio eta pasio handiko mago profesionala da Asier Kidam gasteiztarra; hurbileko magia, eskapsimoa, mentalismoa etab egiten ditu. Bereziki maisua da magia plastikoan: magia oso bisual eta poetikoan. "Gure Zirku"ko partaidea izateaz gainera, bere emanaldi propioak eskaintzen ditu.

Zazpi urte zituela "Rafa" magoak belarritik 500 pezetako txanpona atera izanak markatu zion patua; gerora, Juan Tamariz eta David Coperfield mirestu ditu gehien. Euskal Herrian magia maila altua dugula nabarmendu du eta magoen artean oso harreman ona dutela kontatu digu, elkarri asko laguntzen diotela.

Bestalde, ilusionismoa eta magia enpresan ere oso baliagarria dela kontatu digu Ana Ugalde, Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutzaren Kudeaketarako zuzendariak. Txema Gicó edo Jose Maria de Torre Maroto ingeniari ilusionista gonbidatu dute ELkargora hitzaldi bat ematera.