Artea
Jostungintzari gorazarre
'Balenciaga, eta hala ere iraun', gaur ETB3n
Erredakzioa
Oskar Tejedorren dokumentala larunbatean proiektatu dute Bilboko Arte Eder Museoan eta gaur ETB3n eskainiko dute, 23:30ean.
Oskar Tejedorren ''Balenciaga, eta hala ere iraun'' dokumentala aurkeztu dute larunbatean, aurrestreinaldia egin dute Bilboko Arte Ederren Museoan. EITBren laguntzarekin egindako dokumentala gaur emitituko da ETB3n, 23:30tik aurrera.
Balenciaga, eta hala ere iraun pelikula dokumentala aurkeztu du Oskar Tejedor zuzendariak. Larunbatean, Balenciaga, mugaren diseinua erakusketaren aurrestreinaldiarekin bat eginez, lehen aldiz erakutsi zaio publikoari Balenciaga, eta hala ere iraun dokumentala Bilboko Arte Ederren Museoan, 21:30etik aurrera.
Idem eta Piramide konpainien arteko koprodukzio hispaniar-frantsesa da pelikula. Halaber, Euskal Telebista, France-3 eta Avro (Holanda) enpresen parte hartzea izan du. Jostun bikainaren biografia pertsonala eta profesionala aurkezten da ordu beteko telebistarako lan honetan, bere obra modaren puntan jarri zuen gakoa aurkitzeko saiakera egiten dela.
Frantzia, Holanda, Errusia eta Portugalen emititu dute jada dokumentala eta ETB-3n emango dute gaur, 23:30ean.