Artea
Euskadiko ikuskizunik onena
La Pez taldearen 'El show de la Patera Rosa', Umore Azokan saritua
Erredakzioa
La Industrial Teatrera taldearen 'Rojo' lanak eskuratu du nazioarte mailako saria. Valladolideko Kale Antzerki eta Arteen Jaialdia ere saritu dute aurten.
Leioako Umore Azokaren hamaikagarren edizioak La Pez taldearen El show de la Patera Rosa eta La Industrial Teatrera antzeztaldearen Rojo ikuskizunak saritu ditu.
2009ko Euskadiko ikuskizunik onenaren saria lortu La Pez taldeak; La Industrial Teatrerarentzat izan da, aldiz, Euskadikoa ez den ikuskizunik onenaren saria. Valladolideko Kale Antzerki eta Arteen Jaialdia ere saritu nahi izan dute, lengoaia berriak aurkitzeko egiten duen lanagatik.
Epaimahaiaren iritziz, inmigrazioa lantzeko modu berezia du El show de la Patera Rosa antzezlanak. Lanaren ''''kritika neurria handia eta mezuaren benetakotasuna'''' ere azpimarratu dute.
La Industrial Teatrera taldearen Rojo lanari dagokionez, ''''aktoreen teknika eta lana taularatzeko modu bikaina nahasteko ahalmena'''' azpimarratu dute. ''''Ikuslearekin sortzen duten harreman bereziagatik'''' ere saritu dute Rojo.
Era berean, Valladolideko Kale Antzerki eta Arteen Jaialdiaren lana ere goraipatu nahi izan du antolakuntzak. ''''Estatu mailako jaialdietan inflexio-puntu izan da Valladolideko jaialdia'''', esan dute. ''''Lengoaia berriak bilatzeko eta hiri ingurunearekin harremanetan jartzeko moduetan erreferentzia bihurtu da TAC'''', gaineratu dute.