Itxi

Artea

Laugarren edizioa

Getxophoto 2010: aisialdia kalean

Erredakzioa

Urriaren 3ra bitartean, 20 bat egilek aisialdiaz duten ikuspuntua erakutsiko dute Getxoko gune desberdinetan.

Getxophoto 2010 ''Aisiari Gorazarre'' argazkilaritza jaialdiak bere ateak ireki ditu, urriaren 3ra bitartean. 500 metro karratutan bildutako argazki ekoizpen mardula ekarri du aurtengo edizioak, laugarrenak. Udalerri osoan zehar, eszenatoki desberdinak izango dira. Horrela, Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera doan bidea da jaialdiaren erdigunea. Honekin batera, areto itxien erakusketak hartzen ditu Algortako zentroak. Guztira, toki publikoetan diren 20 ekitaldiz osatuta dago egitaraua.

Horrela, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller, Eduardo Arrillaga eta Captura.org bezalako izen ospetsuen argazkiak dira ikusgai.

Gainera, AEBetako swingersei buruz egindako lana ekarri du Naomi Harrisek; Steve Schofieldek zientzia fikzioaren zaleei buruzkoa egindakoa; Mentalgassi talde alemaniarra eta bere hiriko parte hartzeak; Andreas Meischsnerek antolatutako oporrei buruz egindako argazki bilduma; eta hiriaren kanpoaldeko aisialdiaren lekuko izan diren Txema Salvans katalanaren argazkiak ere dira Getxon.

Hainbat jarduera aipagarri ere izango dira, Argaz(ni)kiak deiturikoa, kasu. Kamisetatan inprimatu dituzte Galder Izagirrek egindako hainbat argazki erabiliko dituzte hainbat hiritarrek. The Baldek eta Skunk Funkek egindako ekimena da. Beste hainbat ekimen izango dira, tartean, 5.000 edontzi-azpiko aterako dituzte, Getxoko zein Bilboko tabernetan.