Artea
Erakusketa
Erdi Aroan emakumeaz zuten irudia, Bilboko Arte Eder Museoan aztergai
Erredakzioa
Erakusketak 48 pieza biltzen ditu, artelanak eta eguneroko objektuak tartean. Erdi Aroan emakumeaz zuten ikuspuntu ona eta txarra islatzen dute lanok.
Gehiago dago zugan. Emakumeari buruzko irudiak Erdi Aroan erakusketa ireki berri du Bilboko Arte Eder museoak. Bertan 48 lan bildu dituzte, tartean orduko artelanak eta emakume dirudunen eguneroko objektuak.
Pieza hauek guztiak Erdi Aroko gizarteak emakumeaz zuen irudiaren lekuko eta isla dira, eta izaera kontrajarria duen papera egokitzen diote emakumeari: paper on zein txarra.
Bildumaren aurkezpenean Corinne Charles erakusketako arduradunak azaldu duenez, emakumearen izaera bikoitz hori ulertzeko orduko ekoizpen ikonografikoaren jatorria izan behar da kontuan: ''''Gizonek kontrolatzen zuten ekoizpen hori, bereziki gizonezko erlijiosoek''''. Horrela, emakumea bertutearen eredua da batzuetan (Ama Birjinaren irudian islatuta), baina baita bekatuari lotutako eredua ere (Evaren irudian islatuta).
''''Misoginiak indar handia zuen eta oso zabalduta zegoen, mundu erlijiosoan bereziki'''', azaldu du Charlesek, bilduma honetako eskultura, erretaula eta erlijio testuei aipamena eginda. Amatasunaren ideialari kontrajarrita, jatorrizko bekatuaren haragitzea ere bada emakumea.
Aipatutakoez gain, oihalezko poltsak, erretiluak, kutxak, eskuizkribuaketa apaintzeko tresnak ere badaude ikusgai bilduman. Halaber, objektubitxiak ere badaude Arte Eder Museoaren erakusketa berri honetan,tartean XIX. mendeko kastitate-gerriko bat, eta intsignia erotiko bat, hainbat gizonezko koroadun alu bat prozesioan ateratzen ari direla erakusten duena.
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;