Artea
Principal Antzokian
Animalario antzerki taldea Gasteizen dugu, 'Penumbra' lan berriarekin
Erredakzioa
Alberto San Juan, Guillermo Toledo, Luis Bermejo eta Nathalie Poza izango ditugu taula gainean, Andres Limaren zuzendaritzapean. Hitzordua maiatzaren 5ean eta 6an da.
Andres Limaren zuzendaritzapean, Alberto San Juan, Guillermo Toledo, Luis Bermejo eta Nathalie Poza aktoreak dira bertan protagonistak. Konpainiaren lanik ''''pertsonal eta libreena'''' da Penumbra, taldeak berak aitortu duenez.
Oinazeari buruzko lana idatzi dute Juan Cavestanyk eta Juan Mayorgak, inoiz izan dugun oinazerik handiena zein izan den jakin nahian. Gorputzarena edo arimarena izan den aztertzeko. ''''Baina ez antzerkiak ez arteak ez dute erantzunik'''', adierazi dute.
Dena den, ''''lan komikoa izango da ahal den neurrian, horrela behar duelako; bestela, galduta egongo ginateke'''', gaineratu dute.
Hitzordua hilaren 5ean eta 6an da, 20:30ean, Gasteizko Principal Antzokian.