Itxi

Artea

Andy Warholen lana

Elizabeth Taylorren erretratua 26,96 milioi dolarretan saldu dute

Erredakzioa

"Liz 5" lanagatik ordaindutakoa, espero zutenaren azpitik geratu da.

Andy Warholek&' || 'nbsp; Elizabeth Taylorri egin zion erretratua 26,96 milioi dolarretan saldu dute enkante batean New Yorken. Enkantean jarritako beste lan bat, Jean-Michel Basquiatekin batera egindakoa, aurrikusi zutenaren bikoitzaren truke saldu da.

Phillips de Pury &' || 'amp; Company etxeak Taylorren erretratuari 30 milioi dolarreko balioa eman zion. Hala ere, "Liz 5" lanagatik ordaindutakoa, espero zutenaren azpitik geratu da.

"Liz 5" 1963. urtean egin zuen Warholek, aktoreak 31 urte bete zituenean. Michael McGinnis etxeko gaur egungo arteko zuzendariaren aburuz, "XX eta XXI. mendeetako arte bildumagile guztiek nahiko zuten pintura da, Warholen lanetan agertzen diren gai guztiak batzen dituelako; ongizatea, sexua, eskandaluak, heriotza eta Hollywood".

Enkante etxeak "Love", Robert Indianaren 243 x 243 zentimetroko eskultura, ere jarri zuen enkantean. Love hitzaren letrak dituen obra hori 1,31 milioitan saldu zuten.

Saldu gabe geratu ziren lanen artean Mark Rothkoren "Untitled (Red and Orange on Salmon)"&' || 'nbsp; 3 eta 4 milioien arteko balioa duen obra dago.