Itxi

Zinema

Heriotza

Elizabeth Taylor aktorea hil da

Erredakzioa

'Cleopatra', 'La Gata sobre el tejado de zinc' eta 'Quién tema a Virginia Woolf' lan ezagunetako protagonista Los Angeles zendu da, 79 urte zituela.

Elizabeth Taylor aktorea 79 urte zituela hil da gaur. Cleopatra, La Gata sobre el tejado de zinc edo Quién tema a Virginia Woolf filmen protagonista bi hilabete zeramatzan Los Angeleseko ospital batean, 2004tik ezagutzen den bihotz-urritasun bat dela eta.

Liz Taylor Londresen jaio zen 1932an, baina Estatu Batuetan bizi zen umea zenetik. Bi Oscar sari eskuratu ditu, Una Mujer Marcada (1960) eta Quién teme a Virginia Woolf (1966) filmeei esker. Zortzi aldiz ezkondu zen, horietako bi Richard Burton aktorearekin. Elkartasunaren Asturiasko Printze Saria eskuratu zuen 1992an.

50 pelikula baino gehiagotan egin zuen lan eta bere edertasunagatik zen ezaguna. Bizitza pertsonal gorabeheratsua izan zuen, zortzi ezkontza eta osasun arazo askorekin. Bihotzeko gaitz bat zuen duela urte askotatik eta 2009an bihotzeko balbula bat operatu zioten. Aktorearen hitzetan "oso ondo" irten zen ebakuntza.

Azken urteotan, oso gutxi agertzen zen publikoan eta osteoporosi baten ondorioz, gurpil aulki batean. Baina HIESAren aurkako kanpainetan parte hartu zuen, Rock Hudson bere laguna hil zenetik.

TMZ&' || 'nbsp;webguneak jakinarazi duenez, Los Angeleseko Westoood Village Memorial Parken lurperatuko dute. Horma-hobi bat du bere familiak bertan eta Marilyn Monroe eta Natalie Wood daude bertan lurperatuta.