Itxi

Artea

Chillida-Leku museoa

Chillida familiak Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du PPk

Erredakzioa

Chillida-Lekuren egoeraren eta familiak ''Administrazioarekin izandako harremanen berri'' emateko deitu nahi dituzte Legebiltzarrera. Popularrak ''elkarrizketarako bide berrien alde'' daude.

Eduardo Chillida eskultorearen familiak Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du PP alderdiak. Chillida-Lekuren egoeraren eta familiak ''''Administrazioarekin izandako harremanen berri'''' emateko deitu nahi dituzte Legebiltzarrera, Carmelo Barrio PPko parlamentariak ohar batean azalduz duenez.

2010eko abenduaren 31n itxi zituen ateak Chillida-Leku museoak, eta hilabetetan egon dira negoziatzen Eduardo Chillida zenaren familia eta erakundeak. Martxoan bertan behera geratu ziren negozio horiek.

Gaur kaleratutako idatzian Barriok gogora ekarri duenez, Blanca Urgellek negoziazio lanak aurrera eramateko zailtasunen berri eman zuela joan den maiatzaren 3an, Legebiltzarreko Batzordean.

Sei egun geroago, maiatzaren 9an, Chillida Belzunce familiako kideek eskutitz bat bidali zioten Blanca Urgelli berari eta Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideei, Kultura sailburuak azaldutako zailtasun horiekin bat ez datozela azaltzeko.

Barrioren ustez, beharrezkoa da Chillida familiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketa bide berriak irekitzea, ''''lehentasuna gure ondasun artistikoa mantentzea izan behar delako''''. ''''Eduardo Chillida XX. mendeko eskultore nagusietako bat izan zen, eta, bere lana bertan dugun altxor nagusienetako bat dela kontuan izanda, gorde egin behar dugu'''', gaineratu du.