Literatura
Igande honetan
AlhondigaBilbaoko Mediateka inauguratu du Paul Holdengräberek
Erredakzioa
Holdengräber New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Egitarauen zuzendariak eskaini du hasierako hitzaldia. 4.000 metro karratuko espazio honek 50.000 ale izango ditu espazio berriak.
AlhondigaBilbaoko Mediatekak igande honetan ireki ditu ateak. Paul Holdengräber New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Hezkuntza Publikoaren gaineko Egitarauen zuzendariak eskaini du hasierako hitzaldia, Desio izeneko liburutegi bat izenburukoa. Irakurmenaren sustapena bilatzen duten egitarau berritzaileak bultzatu ditu Holdengräberek, New Yorkeko liburutegi publikoa erreferente kulturala bihurtuz.
Bizkaiko aisialdiaren eta kulturaren guneak hiru solairutan banatutako 4.000 metro karratu ditu. 50.000 ale euskarri desberdinetan gordeko ditu Mediatekak, tartean, liburuak, CDak, DVDak, e-books, landutako dokumentazioa, egunkariak eta tokiko aldizkariak.
Espazio honek, gainera, irakurtzeko gunea, filmeak ikusteko lekua, dokumentalak eta nazioarteko herrialde desberdinetako saioak ere hartuko ditu. Erabilera anitzeko areto bi eta 13 urtetik gorako lagunentzako ikasteko aretoa ere ditu. Euskarazko eta gaztelaniazko literaturaz aparte, hizkuntza desberdinetan ere eskainiko dute, ingelesetik txinerara, Bilboko aniztasun kulturalaren isla izango dena.
Asteko zazpi egunetan zabalik egongo da Mediateka eta ordutegi zabala eskainiko du: astelehenetik ostiralera 10:00etik 22:00ak arte eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 11:00etatik 21:00ak arte. Mediatekaren inaugurazioak Liburutegiaren Nazioarteko Egunaren urteroko antolakuntzarekin bat egin du igande honetan.