Musika
Asteazkenean eta ostegunean
Euskadiko Orkestra, Lawrence Fosterren zuzendaritzapean
Erredakzioa
Schumann eta Brahms maisuen bigarren sinfoniak izango dira entzungai. Asteazkenean Bilbon izango da kontzertua, eta ostegunean, Gasteizen.
Aste honetan, Lawrence Foster zuzendari estatubatuarraren gidaritzapean arituko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Musikari ezaguna Bilbon eta Gasteizen izango da, EOSren denboraldian zuzendari gonbidatu gisa.
Aurreko denboraldietan ere zuzendari gonbidatu gisa aritu izan da Foster OSErekin. Orduan, Schumann eta Brahms maisuen hirugarren eta laugarren sinfoniak izan genituen entzungai. Oraingoan, bigarrena interpretatuko dute, Vidas paralelas izeneko programaren baitan. Asteazkenean, hilak 13, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da kontzertua, arratsaldeko 20:00etan. Hurrengo egunean, Gasteizko Principal Antzokian da hitzordua, ordu berean.
Montpelliereko Orkestra eta Opera Nazionaleko musika-zuzendari lanetan hasi du Lawrence Fosterrek 2009/2010 denboraldia, eta bere zortzigarren denboraldiari ekin dio Gulbenkian Orkestrako zuzendari artistiko eta zuzendari titular moduan. Mundu osoko orkestrak zuzendu ditu Fosterrek, eta hainbat taldetako musika zuzendaria ere izan da: Bartzelonako Orkestra Sinfonikoan, Monte-Carloko Orchestre Philharmoniquen, Jerusalem Symphony Orchestran, Houston Symphony Orchestran eta Orchestre de Chamber de Lausanne izenekoan.