Itxi

Musika

Kontzertua

Heldu da eguna: AC/DC Bilbon da berriz

Erredakzioa

Taula gainean ditugu AC/DC taldekoak. Zurrumurruek diotenez, australiarren azkena izan daiteke 'Black Ice Tour' birako azken kontzertu hau.

AC/DC&' || 'nbsp;talde australiarra Bilbon izan da gaur ''Black Ice Tour'' bira amaitzeko eta, zurrumurruek diotenez, taldearen azkena izan daiteke.&' || 'nbsp;Angus Young eta bere taldea 22:20ean igo da eszenatoki gainera eta garai bateko arrakastak errepasatzeaz gain, azken diskoko kantuak ere joko dituzte. 40.000 lagun dira San Mamesen eta su artifizialak eta proiekzioak izango dira. Estadioaren ateetan jendea ikusi dugu atzotik, kontzertuko tokirik onena hartzeko esperantzarekin. Ikusmira handia sortu zuen kontzertuak eta sarrerak 24 ordu baino gutxiagotan agortu ziren.

18:00etan ireki dituzte ateak eta Valentziako Los Perros del Boogietaldekokideak izan dira taula gainean aurretik.

150 lagunez osatutako talde batekin helduko da AC/DC. 47 kamioietan eta 12 autobusetan iritsiko dira eta San Mames Barriaren lekuan utziko dituzte garraioak. Ikuskizuna eskainiko duten eszenatokiak 56 metroko zabalera eta 32 metroko sakonera izango ditu. Piroteknia erabiliko dute eta marrazki bizidunak proiektatuko dituzte pantaila erraldoietan.