Itxi

Musika

Kursaalen

Paco de Lucíak sarrera guztiak agortu ditu Donostian ere

Erredakzioa

Gitarra-jotzaile ezaguna 2.100 lagunen aurrean arituko zen atzo Bilbon. Azaroaren 30ean izango da Kursaalen.

Astebete falta da Paco de Lucia maisua Gipuzkoako hiriburuan aritzeko, baina emanaldirako sarrerak amaitu dira. Azaroaren 30ean izango da, Kursaal Auditorioan.

Paco de Lucia atzo izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian, sarrera guztiak agortuta. Horrela, 2.100 lagunen aurrean aritu da gitarra-jotzaile ezaguna.

Horrela, jendetsua eta arrakastatsua izaten ari da bira hau eta bere ibilbideko arrakastak errepasatzen ditu.

Bira honetan, Antonio Sanchezek lagunduko dio, bigarren gitarra bezala. Farruco dantzaria izango da eta baita David Maldonado eta Duquende abeslariak ere (azkena Camaronek deskubritu zuen, bederatzi urte zituela). Antonio Serranok armonika eta teklatuak joko ditu, Pirañak perkusioa eta Alain Perezek baxua.