Itxi

Musika

Bartzelonan

Echo & the Bunnymen taldearekin, hasiera Primavera Sound jaialdiari

Erredakzioa

Igandera bitartean egingo dute musika jaialdia Bartzelonan. Besteak beste, Pulp, Belle & Sebastian, PJ Harvey, Animal Collective, Interpol, John Cale eta Sufjan Stevens izango dira.

Echo &' || 'amp; the Bunnymen taldeak ireki du Primavera Sound 2011 jaialdia, Bartzelonako Poble Espanyol espazioan. Igandera bitartean hainbat zuzeneko hartuko ditu jaialdiak, eta, bi izango dira espazio nagusiak: Forumeko Parkea eta Poble Espanyol.

Azken bi urteotan ez da zuzenekorik egin azken gune horretan; baina, aurten, musikaz jantziko dute berriz Poble Espanyol. Echo &' || 'amp; The Bunnymen taldekoek beren lehen diskoetako kantuak eskaini dituzte, eta bertan Caribou eta Comet Gain ere izan dira.

Dena den, atarikoa baino ez da izan. Hilaren 19ra bitartean, nazioarteko hainbat talde izango dira Bartzelonan, batzuk hasiberriak eta beste asko musika munduan eskarmentu handikoak. Aurten jaialdian izango diren izen handien artean, honako hauek ditugu aipagarri: Pulp, Belle &' || 'amp; Sebastian, Animal Collective, John Cale, PJ Harvey, Interpol, Sufjan Stevens, Grinderman, The Jon Spencer Blues Explosion eta Public Image Ltd. (PiL).

Bost egun hauetan 200 zuzeneko baino gehiago izango dira gozagai Bartzelonan, tartean Ainara LeGardon bilbotarrarena, Dotore donostiarrarena eta Capsula Bilbon bizi diren argentinarrena.

Joan den urtean 100.000 pertsona bildu zituen jaialdiak, eta, aurten, % 20ko igoera aurreikusi dute antolatzaileek. ''''Diskoetxeek une txarra bizi dute, eta zuzeneko emanaldiak dira taldeen bultzada'''', esan du Alberto Guijarro Primaver Sound jaialdiko zuzendariak. ''''Zuzeneko musika ez dago krisian'''', gaineratu du.

Txapeldunen Ligako finala ere, asteburu honetan
Larunbat honetan Txapeldunen Ligako finala jokatuko da, Bartzelona lehian dela, baina honek ez du kezkarik eragiten antolatzaileengan, eta ziur daude jendez gainezka izango dela jaialdia. Dena den, hilaren 28ko kartel buruak, PJ Harveyk, bere zuzenekoa partida bukaerara atzeratzea eskatu die antolatzaileei, eta lortu, lortu egin du.