Zinema
Asteko estreinaldiak
'Agnosia' eta umeentzako 'El tesoro del Rey Midas', zinema-aretoetan
Erredakzioa
Gainera, Emma Suarezen 'La mosquitera', Jackassen mutil ausartak eta Naomi Watts agente sekretuaren 'Caza a la espía' filmak nabarmendu ditzakegu aste honetako estreinaldien artean.
Estreinaldiez gainezka dator ostirala. Duela bi aste Izarren argia filma estreinatu ondoren, aste honetan Agnosia izenburuko zinta ekarri digu Barbara Goenagak. Eduardo Noriega protagonista du ere thriller erromantiko honek. Joana Pratsen istorioa du mintzagai. Bere zentzumenak eragiten duen Agnosia izeneko gaixotasun neuropsikologikoa du Joanak. Bere begiak eta entzumenak primeran baditu ere, haien bitartez jasotzen dituen estimuluak bere burmuinak ez ditu behar bezala interpretatzen. Bere aitak bakarrik ezagutzen duen sekretu industrial bat gordetzen du neskak eta bere gaixotasunaz baliatuta, informazio hori lortzen saiatuko dira.
Animaziozko film onenari bi Goya sari eskuratu dituen Maite Ruiz de Austri zuzendari arabarrak El tesoro del Rey Midas izeneko animaziozko zinta estreinatuko du. Cathy zikoina, Nico sagu eta Lorri bere laguna bere oporrei hasiera ematear daude, premiazko mezu bat heltzen zaienean: ACH kateako bi kazetariei eraso die Horripilante Oihanako munstro batek. Hori dela eta, Cathyk eta Nicok bere oporrei uko egingo diete, bere lagunen bila joateko.
Beste thriller politikoa dugu Naomi Wattsen Caza a la espía película. Valerie Plame CIAko agente sekretuaren istorioa kontatzen du. Egunkari batek bere identitatea ezagutzera ematen duenean, bere bizitza goitik behera aldatuko da. Valerieren senarrak New York Times egunkarian idatzitako artikuluak hika-mika handia sortuko du.
La mosquitera drama helduko zaigu ostiral honetan Agusti Vila zuzendariaren eskutik. Emma Suarez eta Eduard Fernandez ditugu protagonista. Errudutasunean murgilduta dago familiaren istorioa da. Komunikazio falta, bakartasuna, zahartzaroa eta tratu txarrak, besteak beste, ditu hizpide pelikula honek.
Jackassen mutil ausartak bueltan ditugu, txantxa handienak, ezinezkoak dirudien kirolak eta erokeri berrienak erakusteko asmoz. Honekin batera, saihets-hezur baten bat ere apurtuta. Jackass 3D zintari buruz ari gara, zinemarako saio berria. Bam Margerak, Steve-Ok, Chris Pontiousek, Ryan Dunnek, Preston Lacyk, Dave Englandek eta Wee Manek erronka berriak erakutsiko dizkigute eta aldi honetan, 3 dimentsiotan.
Salidos de cuentas filmak eskainiko dizkigu aste honetako momentu barregarrienak. Resacón en Las Vegas zintak ere zuzendu zuen Todd Phillips estatubatuarrak. Robert Auto-stopen bidezko bidai dibertigarri baten protagonistak izango dira Downey eta Zach Galifianakis.
La Bohème opera zinema-aretoetara iritsi zaigu Robert Dornhelm austriarraren eskutik. Anna Netrebko eta Rolando Villazon opera abeslariak ditu protagonista eta lau lagun bohemio eta txiroen istorioa kontatze du. Gabon-gauean Momus Kafetegian bilduko dira jai hau ospatzeko. Ekintza honek behin-betirako aldatuko ditu haren bizitzak.
Emakumeen ikuspegitik frankismoaren garaia jorratzen du Señora D zintak. Patricia Ferreirak zuzenduta, frankismoko emakumeen zenbait belaunaldiren hamaika testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Valladolideko Seminci Zinema Jaialdian filme luze onenaren saria lortu zuen ekoizpen honek.