Itxi

Zinema

Asteburu honetan

'Bon Appétit' komedia erromantikoa aurrestreinatu du Unax Ugaldek

Erredakzioa

Euskal Telebistak babestu duen filme honek hainbat golardo lortu zituen Malagako Zinemaldian. Datorren azaroaren 12an estreinatuko da zinema-aretotan.

Bon Apppétit filme erromantikoren aurrestreinaldia hartu du atzo, larunbata 6, Bilboko Capitol zinema-aretoak. David Pinillak zuzendutako eta Unax Ugalde protagonista duen komedia hau Espainia, Suitza, Italia eta Alemaniaren arteko ekoizpena da. Zuricheko, Touloseko eta Malagako zinema jaialdietan hartu du parte. Azken zinemaldi honetan, gainera, sari batzuk eskuratu zituen, Epaimahaiaren Aipamen Bereziaren saria eta Unax Ugalderi Aktore Onenaren golardoa eman zieten.

Danielen istorioa du mintzagai Bon Appétit filmak. Asmo handiko Bilboko sukaldari gaztea da Daniel, eta bere ametsa lortu berri du: Zuricheko Thomas Wackerle jatetxe ezagunean sartzea. Maila profesionalean arrakasta izango du bertan, baina maila pertsonalean ezustekoa izango du: Hanna izeneko lankidea ezagutu, eta bere egitasmo profesional guztiak arriskuan jarriko dituen adiskidetasun harremana baino zerbait gehiago sortuko da bion artean.

David Pinillak zuzendu duen lehenengo film luzea dugu zinta. Ekoizpenean zenbait eragile hartu dute parte, tartean, Bilboko Udala, EITB eta Orio Produkzioak (Sautrela edo Mihiluze bezalako programen eta Kutsidazu Bidea, Ixabel filmearen erantzule).

Larunbatean filmaren aurrestreinaldia egin ondoren, zinema-aretotara datorren azaroaren 12an helduko zaigu.