Itxi

Zinema

Zinema

Borja Cobeagak euskal gatazkari buruzko komedia filmatuko du

Redacción

'Fe de etarras' izenburupean, euskal gatazka mintzagai izango duen umorezko film luze bat grabatuko duela adierazi du zuzendari euskaldunak.

Euskal gatazkari buruzko komedia bat filmatuko duela jakitera eman du Borja Cobeaga zuzendariak. Fe de etarras izango du izenburuz. "ETAko komando batek etxebizitza klandestino bat alokatuko du eta zoritxarrez, ETAko kide bati komunitatearen presidentea izatea egokituko zaio", azaldu du zinemagile euskaldunak filmearen argumentuari buruz.

No controles izenburuko bere azken pelikula aurkezten dabil Cobeaga. Gijoneko Nazioarteko Zinemaldiak itxiko du bere filmea eta datorren otsailaren 11an estreinatuko da zinema-aretoetan.