Itxi

Zinema

EITBren laguntzarekin

'No controles'en filmatzea amaitu du Borja Cobeagak

Erredakzioa

Unax Ugalde, Alexanda Jimenez, Julian Lopez, Miguel Angel Muñoz, Secun de la Rosa eta Marivi Bilbao dira protagonistak eta Gabonetan helduko da zinema-aretoetara.

Zazpi aste egin ditu Borja Cobeaga zuzendari donostiarrak Bilbon eta Madrilen No Controles bere bigarren lana filmatzen. Cobeagak berak idatzi du Diego San Joseren laguntzarekin eta Unax Ugalde, Alexandra Jimenez, Miguel Angel Muñoz, Julian Lopez, Secun de la Rosa, Mariam Hernandez eta Marivi Bilbao dira protagonistak.

Maiatzean casting erraldoia izan zen Bilbon, Pagafantasen hurrengoa izango zenaren pertsonaiak hautatzeko. Ekainean hasi ziren grabatzen Loiuko aireportuan:&' || 'nbsp;uda atarian, elurra sortu zuen zuzendariak. "Beldur handia ematen zigun udan ekaitz bat filmatzea. Ez elur artifizialarengatik, beroarengatik baizik. Protagonistak eta 300 figurante berokiarekin egon behar ziren egun guztia", azaldu du Borja Cobeagak. "Baina azkenean ez da horrenbesterako izan. Agian okerrenean jarri ginelako, ez genuelako uste 40 graduetatik bizirik aterako ginenik. Aktoreekin elkartasuna adierazteko, bufanda jarri nuen lehen egunean:&' || 'nbsp;bost minututan kendu nuen eta hurrengo egunerako praka motzetan joan nintzen", aipatu du.

EITBren laguntza du pelikulak eta Gabonetan helduko da zinema-aretoetara.