Zinema
Sari banaketa
'Buried', urteko film onena ekoizleen arabera
Redacción
Jose Maria Forqué sari banaketan Luis Tosarrek irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Saria. Emakumezko Aktore Onenaren Saria Nora Navas eta Emma Suarezentzat izan da.
Urtarrilaren 17an, Jose Maria Forqué sarien 17. edizioa egin dute. Madrileko biltzar jauregiko festan, Buried filmak irabazi du Urteko Film Onenaren Saria.
EGEDAk, ekoizleen eskubideak kudeatzen dituen elkarteak, banatzen ditu sari hauek.
Luis Tosarrek (También la lluvia) irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Saria. Emakumezko Aktore Onenaren Saria, bestalde, Emma Suarezek (La mosquitera) eta Nora Navasek (Pa negre) lortu dute elkarrekin.
Bicicleta, cuchara, manzana (Carles Soler) filmak Dokumental Onenaren Saria irabazi du eta ohorezko saria Luis Megino ekoizleari eman diote.
Alex O´Doghertyk gidatutako ekitaldia musikaz beteta egon da.