Zinema
Zinemaldia
Coen komertzialenek ireki dute Berlinale
Erredakzioa
Isabella Rossellini da epaimahaiko presidentea. 400 film ikusi ahal izango dira eta 16 pelikula izango dira Hartzak irabazteko lehian.
Berlinale zinemaldiaren 61. edizioak bere ateak ireki ditu True gift -Valor de ley- westernarekin. Joel eta Ethan Coen anaiek zuzendutako lanak Jeff Bridges du protagonista, eta Oscarretarako 10 hautagaitza lortu ditu.
Otsailaren 20ra arte, 400 film izango dira ikusgai Berlinalen, eta horietatik 16 ibiliko dira lehian Hartzetako bat eskuratzeko. Isabella Rossellini aktore eta zuzendari italiarra da aurten epaimahaiko presidentea.
Isabel Coixet zuzendari espainiarra izango dugu aurten Berlinanen, Escuchando al juez Garzón dokumentala aurkezteko. Magistratu polemikoaren erretratua egiten du bertan Coixetek, Manuel Rivasen eta Garzón epailearen arteko elkarrizketa bat abiapuntu hartuta. Ez da, ordea, Berlinen aurkeztuko den Espainiako film bakarra izango. Aurtengo edizioan, lehiaketaz kanpo, Amador (Fernando León de Aranoa) eta También la lluvia (Iciar Bollaín) lanak eskainiko dituzte.
Berlinale diferentea da, "publikoarentzat" egindako zinemaldia delako, bere zuzendariaren hitzetan. Cannes eta Venecia dira bere lehiakideak, baina askoz elitistagoak dira. Gainera, hiru milioi bisitari ditu Berlinek eta hori ez da Frantziako eta Italiako hirietan gertatzen.
Iragan astelehenean hasi zen sarreren salmenta ia sesio guztietarako -baita galetarako, prentsarako paseak kontuan izan gabe- eta ia 400 film daude aukeratzeko. Sail Ofizialean 16 hautagai daude Hartzak eskuratzeko eta gainontzeko atalak lehiaketatik kanpo daude:&' || 'nbsp;Forum, Berlinale Special, Generation, Atzerabegirakoa (aurten Ingmar Bergmani eskainitakoa), Sukaldaritza-Zinema eta Berlinale Auzoan.
Atzerriko hedabideekin izandako topaketa batean Dieter Kosslick zinemaldiaren zuzendariak azaldu duenez, Berlinale Palasteko galetako sesioak dira ikusmira gehien sortu dutenak. Bertan, Kevin Spacey, Ralph Fiennes edota Lian Neeson izango dira.
Hiri-inguruetako zinema babesteko programa mardula eskaintzen du gainera Berlinalek eta baita sukaldaritzari lotutako saila ere -bertan Nicolas Carrera argentinarraren "El camino del vino" ikus daiteke ere-. "Kosslick garaia"ren berrikuntza nabarietako bat da eta, esan duenez, bere gogokoena. &' || 'nbsp;
Sortu-berri den beste sail bat Auzoetako Zinema -"Berlinale goes Kiez"- izeneko saila izango da, besteak beste "Tropa de Elite 2", Jose Padilha brasildarrarena ikusi ahal izango da. Favelen gerraren inguruko pelikula da eta Alemaniako hiriburuko auzoetan ikusi ahal izango da.