Itxi

Zinema

Biografia

Elizabeth Taylor, aktore mitiko baten biografia

Erredakzioa

Hollywoodeko izar handietakoa izan zen eta bi aldiz irabazi zuen Oscar saria.

Elizabeth Liz Taylor 1932ko otsailak 27an jaio zen Londresen. Hollywoodeko aktore handienetakoa izan zen eta irabazi zituen sarien artean besteak beste, Oscar saria, Urrezko Globoa eta BAFTA sariak daude. Isabel II-a erreginak Dama titulua jarri zion. 2011ko martxoak 23 hil zen bihotzeko urritasun baten ondorioz.

Cleopatra, Giant, Who''s Afraid of Virginia Woolf? eta Butterfield 8 bezalako filmetan egindako lanari esker zinema klasikoaren mitoan bilakatu zen.

El padre de la novia bezalako lehen filmetan parte hartu eta gero, Giant pelikulan James Dean edo Rock Hudson bezalako aktore ezagunen alboan lan egiteko aukera izan zuen. Gero, El arbol de la vida eta La gata sobre el tejado de zinc bezalako filmei esker lehendabiziko Oscar sarietako izendapenak lortu zituen.

1960an jaso zuen lehen Oscar saria Butterfield 8 filman egindako lanari esker. Honek, gerora egin zuen Cleopatra pelikulan parte hartzeko ateak zabaldu zizkion. Garai honetan diru gehien irabazten zuen emakumezko aktorean bilakatu zen. Cleopatra egiten ari zela gerora bere senar izango zen Richard Burton ezagutu zuen. Iskanbila handia sortu zen bien arteko harremana dela eta, ezagutu zirenean ezkonduta baitziren.

Who''s Afraid of Virginia Woolf? filmean egindako lanari esker jaso zuen bigarren Oscar saria, non Richard Burtonekin batera lan egin zuen.

70ko hamarkadan gainbehera etorri zitzaion. El pájaro azul edo A little night music bezalako tituluek ez zuten espero zuten arrakasta izan. Telebistan lan egiten hasi zen eta 80ko hamarkadan antzerkira itzuli zen Brodway eta Londresen lan eginez.
1994an zinemara itzuli zen Los Picapiedra lanari esker eta aktore lanak These old broads tele-filmarekin amaitu zituen 2001ean.

Elizabeth Taylorren bizitza pribatua bere filmak bezain ezaguna izan zen. Zortzi aldiz ezkondu zen besteak beste Michael Wilding, Eddie Fisher, Richard Burton edo John W. Warner bezalako pertsonaia ezagunekin. Bere azkeneko senarra Larry Fortensky izan zen, eraikuntzako langilea.

Michael Jacksonekin iza zuen harremana ere oso ezaguna izan zen. ''Poparen errege'' bezala izendatu zuen Jackson eta honek hainbat kantu eskaini zizkion. Abeslariak bere ibilbidearen amaieran izandako epaiketetan defendatu zuen Taylor-ek.
Elizabeth Taylor 2011ko martxoaren 23an hil zen bihotzeko urrintasun baten ondorioz.