Itxi

Zinema

Zinema fantastikoa

Zonbi bilbotarrak, txikitoa eskuan dutela, Fant zinemaldia aurkezteko

Erredakzioa

Maiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo dute jaialdia, Bilbon. 300 film labur izango dira aurten lehian, 3.000 euroko sarietako bat lortzeko. Oskar Santos zuzendariari emango diote Fantrobia saria.

Zonbi txikiteroek Bilboko Plaza Barria hartu dute, Fant jaialdiaren edizio berrian. Ate-joka dugu Zinema Fantastikoaren Bilboko jaialdia, eta erabat bilbotarra dugu aurtengo irudia: zinema fantastikoan klasikoa dugun zonbia Bilboko espazio berezi batera eraman dute (Plaza Barrira), eta bilbotar peto-petoaren itxura eman diote: txikitero itxura.

Maiatzaren 2tik 8ra egingo dute aurten Fant Zinema Fantastikoaren Bilboko jaialdiaren XVII. edizioa, eta, aurten, Oskar Santos (Bilbao, 1972) zuzendariari emango diote jaialdiko Fantrobia saria. Joan den urtean El mal ajeno bere lehen film luzea estreinatu zuen Santosek, azpikeria psikologikoa eta zantzu fantastikoak uztartzen dituen lana. Alejandro Amenabarrek ekoitzi zuen.

Berrikuntza gisa, espazio aldaketa izango da Fant 2011 jaialdian. Aurten AlhondigaBilbao kultura zentroan izango dira emanaldiak, Golem zinema-aretoetan.

Mundu osotik iritsitako 300 film labur izango dira aurten lehian, 3.000 euroko sarietako bat eskuratzeko. Epaimahaiak erabakiko du sarietako bat, eta publikoak bestea.

Gainera, nontzeberri.com Interneteko atariak martxan jarritako nazioarteko film labur lehiaketako hainbat lan ikusteko aukera izango dira. Aurten bildutako 125 film laburren artean aukeraketa egingo dute, Fant zinemaldian proiektatzeko.

atariko gisa, DJ emanaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Fant zinemaldia hasi aurretik. Apirilaren 29an Kid Koala &' || 'amp; Travisen zuzenekoa izango dugu, 21:00etatik aurrera.