Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22.edizioa

Estreinaldi izugarria izan du "El Conquistador" saioak: 231.000 lagunek egin zuten bat eta liderra izan zen

EITB

% 18,0ko audientzia zatia lortu zuen, eta, datu ikaragarriak, gazteen artean: telebista aurrean zeuden hamar gaztetik ia zazpik egin zuten bat "El Conquis" saioarekin. Albistegiek ere, datu bikainak: "Teleberri 1" emanaldiak % 25,2ko kuota; eta gauekoa eguneko saiorik ikusiena izan zen.

  • "El Conquistador del Caribe" denboraldi berriaren estreinaldia

    "El Conquistador del Caribe" denboraldi berriaren estreinaldia

Beste behin, arrakasta handiz abiatu du 22. denboraldia "El Conquistador" saioak, aurreko edizioko datuak hobetuta gainera. 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan eta, oraingoan ere, astelehen gaueko liderra dugu ETB2ko realitya, % 18ko audientzia zatiarekin. Datuak, gainera, ikusgarriak dira ikus-entzule gazteen artean: % 32,6ko kuota 25-44 urtekoen artea, eta % 66,8ko datu ikaragarria, 13-24 urtekoen artean.

Bart gauekoa aurrekaririk gabeko gala izan zen, lehen aldiz, parte-hartzaileek Miramonen ezagutu baitzuten elkar. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok, gainera, Julian Iantzirekin konexioa egin zuten, hura Los Haitisesen zegoela; izan ere, Karibeko grabaziora itzuli da aurten Julian. Dominikar Errepublikara abiatu ziren 31 lehiakideak, taldeetako baten buru izango den Marcela azken irabazlearekin batera. Datorren astelehenetik aurrera hasiko da telebistako abenturarik muturrekoena; aurten, gainera, atal bikoitza astero: astelehen eta astearte gauetan, ETB2n.

% 12,3ko kuota ETB2k

Albistegiak ere bikain aritu ziren atzo ETB2n. Hala, "Teleberri 1" eta "Teleberri 2" audientzia buru izan ziren, % 24tik gorako datuarekin; eta gaueko albistegia, gainera, asteleheneko saiorik ikusiena izan zen, 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. "Kirolak" eta "Eguraldia" ere lider izan genituen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1