EITB Euskal Irrati Telebista

cerrar buscador

EITBko ekitaldien eta prentsa oharren agenda | EITB Prentsa Aretoa

#-sala_prensa/agenda-#

Agenda

Ekitaldi eta noten zerrenda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk aurreikusitako prentsaurreko eta ekitaldi bereziak iragartzen ditu agendak urdinez. Horrez gain, eguneko notak eta edukiak daude eskuragarri, data bakoitzean klik eginez gero.

    • <
    • 2026KO Urria
    • >
    • A
    • A
    • A
    • O
    • O
    • L
    • I
    •  
    •  
    •  
    • 1
    • 2
    • 3
    • 4
    • 5
    • 6
    • 7
    • 8
    • 9
    • 10
    • 11
    • 12
    • 13
    • 14
    • 15
    • 16
    • 17
    • 18
    • 19
    • 20
    • 21
    • 22
    • 23
    • 24
    • 25
    • 26
    • 27
    • 28
    • 29
    • 30
    • 31
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    ​
    1 / 30 Hurrengoa
    Anjel Alkain eta Iker Galarza bueltan dira Superra umorezko telesailean, Aitziber Garmendiarekin batera

    Anjel Alkain eta Iker Galarza bueltan dira "Superra" umorezko telesailean, Aitziber Garmendiarekin batera

    PRIMERANen estreinatuko da urriaren 29an. Bezperan, halaber, aurrestreinaldi handia izango da Azpeitian, telesaila grabatu den herrian. Bertan, protagonistak, gainerako lantaldeko kideak eta gonbidatu bereziak izango dira.
    EITB Serielizados telesailen jaialdian izango da aurten ere, Estatuko nazioarteko lehiaketarik ospetsuenean

    EITB Serielizados telesailen jaialdian izango da aurten ere, Estatuko nazioarteko lehiaketarik ospetsuenean

    EITBren partaidetza duten "Estu" eta "Aloka(h)iru" euskarazko fikzioak telesailen jaialdiaren 13. edizioan izango dira, eta EITBk presentzia nabarmena izango du bertan. 'Formatu txikiak, talentu berriak' deialdiaren emaitza dira.
    Pocoyo marrazki bizidun entzutetsuen telesaila MAKUSIra heldu da!

    "Pocoyo" marrazki bizidun entzutetsuen telesaila MAKUSIra heldu da!

    Horrekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetako haurrak kamera aurrean hizketan jarriko dituen "Txiki Egiak" saio berria estreinatu du urrian EITBren haurrentzako plataformak.
    Bizi Natura EITBren saioa saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak

    "Bizi Natura" EITBren saioa saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak

    Urdaibaiko Biosfera Erreserba, padurak eta bertako ingurunea Euskal Telebistaren agertoki natural bihurtu zituen telebista esperientzia arrakastatsua nabarmendu dute Ingurumen Komunikazioa atalean.
    EITB Musika berritu da: musika nobedade gehiago eta soinu-nortasun berria

    EITB Musika berritu da: musika nobedade gehiago eta soinu-nortasun berria

    EITB Musikak eskaintza eraberritu du, entzuleei esperientzia garaikideagoa, dinamikoagoa eta erakargarriagoa eskaintzeko, bere nortasunari eta euskal musikarekiko konpromisoari eutsita. Soinu-nortasun berria estreinatu du , Mikel Azpiroz musikariaren eskutik.
    EITB euskal ikus-entzunezkoen aterki dugu aurten ere Cannesen

    EITB euskal ikus-entzunezkoen aterki dugu aurten ere Cannesen

    Aurrekoetan bezala, 'Basque.Audiovisual' stand-a jarri du EITBk MIPCOMen, eta euskal fikzio eta entretenimendu edukiak biltzen dira bertan. Ekimenak aukera emango die euskal ekoiztetxeei kontaktuak landu eta negozio-aukera berriak aztertzeko.
    Zuzeneko ekitaldi eta jarduerez betetako egun osoko jaia ospatuko du EITBren MAKUSI plataformak larunbatean

    Zuzeneko ekitaldi eta jarduerez betetako egun osoko jaia ospatuko du EITBren MAKUSI plataformak larunbatean

    11:00etatik 17:00etara bitartean BEC!eko 2. pabilioira hurbiltzen diren familiek MAKUSI unibertsoko protagonistekin ekintza egitarau zabala topatuko dute ume zein gaztetxoentzat. 17:30ean, "Go!azen 13"ren aurrestreinaldia izango da Bizkaia Arena aretoan.
    Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera eta parte hartu EITB Maratoian

    Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera eta parte hartu EITB Maratoian

    Minbizi ginekologikoaren eta bularreko minbiziaren aurka ikerkuntzaren korrontera konektatzen gara. Bakarrik ikerketari esker aurkitu eta garatu ahalko ditugu tratamendu berritzaileak, pertsonen bizia luzatzea eta bizi-kalitatea hobetzea ekarriko dutenak. Parte hartu EITB Maratoian.

    Desagertuta telesailak bigarren denboraldiaren filmaketa abiatu du

    "Desagertuta" telesailak bigarren denboraldiaren filmaketa abiatu du

    Sei ataleko fikzioa Gipuzkoako hainbat tokitan grabatuko da. Itziar Manerok eta Iker Rocak parte hartuko dute denboraldi berri honetan, Ane Gabarain eta José Ramón Soroiz Goya saridunekin batera.
    EITBren Potentzien lehia handia dokumentalak aipamen berezia jaso du Venice TV Awards sarietan

    EITBren "Potentzien lehia handia" dokumentalak aipamen berezia jaso du Venice TV Awards sarietan

    Mikel Reparazen gidaritzapean ETBko albistegietako lantaldeak eginiko lana 'News coverage' kategorian nabarmendu dute.
    EITB Maratoiaren kanpainak ikerketa jarriko du erdigunean, Zea Maysen Elektrizitatea soinu-banda duela

    EITB Maratoiaren kanpainak ikerketa jarriko du erdigunean, Zea Maysen "Elektrizitatea" soinu-banda duela

    'Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera' izango da bularreko minbiziari eta ginekologikoari eskainitako elkartasun ekimenaren leloa. Herritarrek egingo duten olatu kolektiboa, berriz, kanpainaren elementu bereizgarria.
    'Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik' dokumentala estreinatuko du gaur ETBk

    'Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik' dokumentala estreinatuko du gaur ETBk

    Testigantzak, adituei egindako elkarrizketak eta garai hartako irudiak uztartzen ditu, eta orduko toki esanguratsuetara bisita egingo du. Astelehenean (urriak 5) emitituko da, 21:45ean, ETB1en; eta asteazkenean (urriak 7), 22:15ean, ETB2n, "La Noche De…" saioan.
    Tribuaren Berbak saioaren denboraldi berria, igandetik aurrera, ETB1en

    "Tribuaren Berbak" saioaren denboraldi berria, igandetik aurrera, ETB1en

    Euskarari buruzko saioaren zortzi atal prestatu dituzte Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik eta lehenengoa Madrilen grabatu dute. Bertan, José Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroarekin mintzatuko dira euskarak, katalanak eta galizierak Europan ofizial izateko duten aukeren inguruan.
    EITBren Bilboko egoitzak ateak irekiko ditu asteburu honetan OPEN jaialdiaren barruan

    EITBren Bilboko egoitzak ateak irekiko ditu asteburu honetan OPEN jaialdiaren barruan

    Hiriko eraikin eta espazio adierazgarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen duen jaialdiarekin bat eginez, bisitak egingo dira larunbat eta igandean, ordutegi honetan: 10:00-12:00 eta 16:00-18:00.
    12 orduko musika festa egingo du Gazteak Tabakalerarekin elkarlanean, Musikaren Egunaren bigarren edizioan

    12 orduko musika festa egingo du Gazteak Tabakalerarekin elkarlanean, Musikaren Egunaren bigarren edizioan

    Musika ospatu eta gure artistei babesa eta ikusgarritasuna ematea izango da helburua, Euskal Herriko eszenaren aniztasunari erreparatuta. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira.
    Go!azen telesailak jasoko du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia Saria

    "Go!azen" telesailak jasoko du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia Saria

    Gazteen artean euskararen erabilera modu erakargarri, natural eta iraunkorrean sustatzeagatik nabarmendu dute.
    Odol Ilargia telesailaren aurrestreinaldia, Donostia Zinemaldiko EITB Galan

    "Odol Ilargia" telesailaren aurrestreinaldia, Donostia Zinemaldiko EITB Galan

    Fantasia kutsua duen thriller hau hilaren 25ean iritsi da EITBren PRIMERAN plataformara. Hainbat gertaeraren ondorioz, bi lagunen arteko harremana eten eta bizitzen norabidea aldatu egin da, krimen lazgarri eta suizidio saiakera bat ere tarteko.
    Euskal zinemak gaurik bereziena ospatu du Euskal Zinemaren Gala Handian

    Euskal zinemak gaurik bereziena ospatu du Euskal Zinemaren Gala Handian

    Miren Gaztañagak eta Ane Gabarainek aurkeztutako ekitaldian, Jose Ramon Soroizi Zinemira Saria emateaz gain, Ana Díez eta Alauda Ruiz de Azúa zuzendariak eta Aitziber Garmendia aktorea nabarmendu dituzte. EITB Egile Berriak Saria Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendari donostiarrak jaso du.
    EITBk bete-betean parte hartuko du Zinemaldian, ikus-entzunezko sektorearekiko duen konpromisoa berretsiz

    EITBk bete-betean parte hartuko du Zinemaldian, ikus-entzunezko sektorearekiko duen konpromisoa berretsiz

    EITBk antolatuko ditu Euskal Zinemaren Gala Handia (irailak 22) eta industriako profesionalekin topaketa (irailak 21). Horrez gain, "Odol Ilargia" fikzioa estreinatuko du EITB Galan (irailak 23) eta "Go!azen" telesailaren 13. denboraldia Belodromoan (irailak 25).
    EITBk jarraipen berezia egingo dio ostegun honetako Politika Orokorreko Osoko Bilkurari

    EITBk jarraipen berezia egingo dio ostegun honetako Politika Orokorreko Osoko Bilkurari

    "Faktoria" eta "Boulevard" albistegiek emanaldi bereziak egingo dituzte goizean bertatik. "Egun On"k gertutik jarraituko du eta "En Jake"ek, ohikoaz gain, saio berezia izango du 20:00etan. Seinalean zuzenean eskainiko da egun osoz ETB ON plataforman eta ORAINen; eta 14:30etik aurrera ETB1en.
    1 / 30 Hurrengoa

    EITB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.