Prentsa aretoa
Urtarrilak 15
Nerea Aliasek gidatutako "Intimitatean" saioaren hirugarren denboraldiaren estreinaldia, PRIMERANen
EITB Media
Pijama festa batekin ospatuko dute, EITBren Bilboko egoitzan. Bertan izango dira, aurreko denboraldiko beste gonbidatu batzuekin batera, oraingoan solaskide izan diren Ainhoa Etxebarria aktore eta aurkezlea, Nerea Mazo antzezlea eta Iratxe Aguilera, Kai Nakai abeslaria.
-
Nerea Alias
Nerea Aliasek Euskal Herriko emakume erreferente eta itzal handikoak elkarrizketatuko ditu "Intimitatean" saioan. Hirugarren denboraldia du eta gaurtik (urtarrilak 15) aurrera izango da ikusgai EITBren PRIMERAN plataforman. Giro intimo, goxo eta lasaian, aurrez sekula inork galdetu gabeko egoera, pasarte eta sentimenduei buruz hitz egingo dute. Bitxikeria modura: gonbidatuak eta Nereak berak lotarako arroparekin egingo dute elkarrizketa osoa, pijama-festa bat balitz bezala, intimitatean, inork entzungo ez balitu bezala.
Sorta berri honetan, bogako 10 euskal emakume izango ditu alboan Nereak: Zuriñe Hidalgo, Sara Cozar, Ane Gabarain, Edurne Peña, Ainhoa Etxebarria, Ane Rot, Nerea Mazo, Iratxe Aguilera Kai Nakai, Onintza Enbeita eta Anabel Arraiza. Hain zuzen ere, Ainhoa Etxebarria, Nerea Mazo eta Kai Nakai EITBren Izan Ongi aretoan antolatutako pijama-festan izango dira. Goiuri Unanue diseinatzailea, Maria Cruickshank aktorea, Janire Atxurra eduki sortzailea, Oihana Fernandez de Barrena aizkolari eta abeltzaina, Aida Romero modeloa eta Yaiza Etxaniz barne-diseinatzailea ere izango dira bertan.


