Prentsa aretoa
Audientzia
245.000 ikus-entzulek egin zuten bat "El Conquistador del Caribe" saioarekin, eta gaueko liderra izan zen
EITB
% 22,1eko ikusle kuota lortu zuen abenturaren estreinako atalak, eta ETB2k % 12,4ko batez bestekoa, albistegien lidergoa beste behin berretsita. Gaur gauean, 22:15etik aurrera, lehen batzarra, lehen izendapenak eta lehen kanporatzea, inoiz ez bezalako duelu batekin.
-
"El Conquistador" saioaren lehen duelua, astearte honetan
Audientzia arrakasta berria "El Conquistador del Caribe" abenturaren hasierarentzat: astelehen gaueko liderra izan zen, % 22,1eko datuarekin. 245.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB2rekin lehiaketaren lehen atala jarraitzeko. Bereziki arrakastatsua izan zen gazteen artean: telebista aurrean zeuden 25 eta 44 urte arteko ikusleen erdiak egin zuen bat atzo "El Conquis" saioarekin.
Emaitza bikainak lortu zituzten albistegiek eta "Kirolak" eta "Eguraldia" saioek ere, guztiak ere lider beren ordu tarteetan. "Teleberri 2" eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Eguerdiko albistegia ere bikain aritu zen, % 24,1eko audientzia-kuotarekin; eta ETB2k % 12,4ko batez bestekoa lortu zuen.
Gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioaren bigarren atala
Aurten abenturak bi atal izango ditu astero: astelehen eta astearteetan. Beraz, gaur gauean, berriz ere, lehiaren emozio guztia izango dugu gurean: lehen batzarra, lehen izendapenak, lehen duelua eta lehen kanporatzea.

Yocahu taldeak irabazi du immunitate jokoa, Marcela buru dela; eta, orain, gainerako bi taldeek erabakiak hartu beharko dituzte. Talde horiak lehen batzarrari aurre egin beharko dio, duelua nork jokatuko duen jakin gabe. Izan ere, erabaki hori Marcelak berak hartuko du. Zein izango da taldekideen irizpidea?
Bestalde, Carrak ere ez du ondo hasi abentura talde urdinean, eta bere lehen erabaki garrantzitsua hartu beharko du. Irabaztera jokatu edo taldekideren bat gainetik kendu? Izendatuek inoiz ikusi gabeko duelua izango dute aurretik, eskala eroak bertan protagonista.
"El Conquistador del Caribe" lehiaketaren bigarren atala, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.


