Prentsa aretoa
Maketa Lehiaketa
Maketa Lehiaketaren bozketa faserako 20 talde aukeratu dituzte
A.E.|EiTB
Zortzi egun izango dituzte erabiltzaileek bozkatzeko martxoaren 28ra arte. Denbora tarte horretan boto gehien jasotzen dituzten bi abestiak finalerako sailkatuko dira.
Epaimahaikideek erabaki dute dagoeneko ze 20 talde pasa diren Maketa Lehiaketaren bozketa-fasera. Izan ere, gaur bertan hasi da bozketa-fasea. Zortzi egunez, hots, martxoaren 28ra arte, entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko aukera izango dute Gaztearen web gunean. Horrela, horien esku geratuko da Entzuleen Saria nork merezi duen aukeratzea. Bigarren sailkatuak ere lortuko du finalerako txartela.
Bost talde edo bakarlari lehiatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko duen final handian: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru.
26. edizioa
Guztiz arrakastatsua izan da 26. urtemugako lehiaketa. Guztira, 80 taldetik gora izan dira aurten lehiaketan parte hartu dutenak. Horrenbestez, epaimahaiak lan zaila izango du bozketa-faserako sailkatuko diren taldeak hautatzeko.


