Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

13:15ean

'Iruñea Kantuan' jaialdia aurkezteko ekitaldia, gaur, Iruñean

A.A.| EiTB

Mercaderes kalean kantuan arituko dira Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Mendigoiti eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako haurrak.

Azaroaren 11n ospatuko den Iruñea Kantuan jaialdia aurkezteko ekitaldia egingo da larunbat honetan, eguerdi partean (13:15ak inguruan) Nafarroako hiriburuan.  Kale ikuskizun bat izango da, Iruña Zaharra tabernaren parean, Mercaderes kalean. Bertan, Juanpa Agirre eta Jaione Olazabal abeslariek, eta Mendigoiti eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako haurrek hartuko dute parte. Guztiak elkarrekin kantuan arituko dira kaleko jendearekin batera.

Iruñea Kantuan jaialdia hilaren 11an ospatuko da Baluarte Jauregian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Euzkitzek eta Maria Amolategik gidatuko dute betiko euskal kantez osatutako ikuskizun hau.

Arestian aipatutako Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Mendigoiti eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako haurrekin batera, oholtza gainean arituko dira: Iruñeko  Orfeoia, Gontzal Mendibil, Urko, Estitxu Pinatxo, Bankako Menditarrak, eta Doneztebeko eta Leitzako dantzariak.

Sarrerak Baluarte Jauregiko web orrian eta lehiatilan bertan erosi daitezke.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista