Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Uztailaren 17an

Dani Alvarezek "Boulevard" irratsaioa utzi du

EiTB

EiTBko kazetariak Radio Euskadin jarraituko du datorren udazkenean, beste zeregin batzuk betetzen.

  • Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria.

    Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria. Argazkia: EiTB

Dani Alvarez kazetariak, "Boulevard" goizeko albistegiko zuzendariak, uztailaren 17an eman dio amaiera bere ibilbideari irratsaio horretan. Datorren ikasturtean Alvarezek Radio Euskadin jarraituko du beste zeregin batzuk betetzen.

Kazetariak ia hamaika urteko ibilbide bikaina egin du Radio Euskadiko goizeko albistegi erreferentearen buru, eta datorren udazkenean Radio Euskadiko programazioaren parte izaten jarraituko du, beste betebehar batzuekin.

Aurkezleak berak iragarri zuen etapa honen amaiera uztailaren 8an, bere albistegian: azken denboraldi honi buruz, "bizitza aldatu digun kurtsoa izan da", adierazi du, eta erantsi du: "niretzat, halaber, amaitzeko momentua izango da; ikasturte hau amaitzen denean programa honen buru izateari utziko diodalako. Ikasturte amaiera ustekabekoa izan da eta hamar urte, ia hamaika, iraun duen etapa bat ixteko modukoa; goizero goizero, zuek irrati publikoaz harro senti zaitezten ahalegindu gara. Hamar urte hauetan, herri honetako irratiaren audientzia osoaren % 20 eta % 25eko zatia izatea lortu du irratsaioak".