Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea

Gaztea Coverreko bozketa epea zabalik

EITB Media

Lau lan pasatuko dira Gaztea Coverren final handira, horietatik bi epaimahaiak aukeratuko ditu eta beste biak webeko bozketatik aterako dira.

  • Gaztea Cover lehiaketak oihartzun handia izan du.

    Gaztea Cover lehiaketak oihartzun handia izan du.

Gaztea Cover Lehiaketako finalerako txartela jasoko duten lanak bozkatzeko epea zabalik dago martxoaren 30era arte. Hogei abesti onenak Gazteako webgunean izango dira ikusgai, eta bozkatu ahal izango dira. Gaztea Coverren final handira lau pasatuko dira: horietatik bi epaimahaiak aukeratuko ditu eta beste biak webeko bozketatik aterako dira.

Parte hartzeko epea arrakastatsu itxi zuen Gaztea Coverrek: ia 200 abesti jaso zituzten, eta 20 cover onenak zeintzuk diren aukeratu dituzte orain Maialen Gurbindo, (Chica Sobresalto taldeko eta "OT 2020" saioko kidea), Iñigo Etxezarreta (ETS) eta Leire Letu (abeslaria, cover egilea eta "Gu" saioko kolaboratzailea) epaimahaikideek.  

Antolatzaileek, partaidetza handiaz gainera, nerabeen partaidetza eta genero aldetik emakumeen nagusitasuna nabarmendu nahi izan dituzte. Halaber, oihartzun handia izan du sarean eta webgunean: plataforma guztietatik jasotako coverren ikustaldiak zenbatuz, #GazteCover lehiaketaren baitan 143.000 ikustalditik gora batu dira.

Hizkuntzari dagokionez, euskarazko abestiak gailendu dira. Ingelesari eta gaztelaniari erreparatuz gero, kopuru berdintsua daude batean eta bestean. 

Final handia apirilaren 15ean izango da EITBren Donostiako egoitzan (Miramon), eta finalistek euren etxetik bertatik parte hartu ahalko dute. Finala zuzenean izango da ikusgai Gaztean eta webgunean, streamingez.

Saria

Epaimahaiaren saria emango zaio irabazleari, eta bozka gehien jaso dituen lehiakideak ere saria jasoko du. Epaimahaiaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Eta toki berean 1.000 euro gastatu ahal izango ditu bozka gehien irabazi dituen lehiakideak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea