Prentsa aretoa
Edukiak laburrean
Astearteko eduki nabarmenak
EITB Media
ETB1eko "Biba zuek!" saioan Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreak izango dituzte gonbidatu. ETB2n, "La Noche de..." saioak 'Operación marea negra' minisaila eskainiko du, asteartean lehen bi atalak eta asteazkenean azken biak.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek! saioko aurkezleak
Biba Zuek! – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreak izango dira saio honetako gonbidatuak. Urtarrilaren 13an Hondarribian estreinatuko duten Hobe ixilik antzezlana aurkeztera bertaratuko dira.
La noche de… Operación marea negra – 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en
Félix Linaresek gidatutako saioak minisailaren lehen bi kapituluak eskainiko ditu asteartean eta azken biak asteazkenean. Benetako gertaeretan oinarrituta, 3000 kilo kokaina garraiatzen dituen urpekari galiziar baten Kolonbiatik Galiziarako bidaia kontatzen du filmak. Alex Gonzalez dago aktore protagonisten artean.


