Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Abenturako kapitain berriak, gaurko "El Conquis" debatean
EITB MEDIA
ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, bestalde, Irati Idiakez getariarra izango dute gonbidatu, Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan urrezko domina eskuratu berritan.
-
Patxi Alonso
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Irati Idiakez getariarra izango dute gonbidatu, Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan urrezko domina eskuratu berritan. Horren aurretik, krosean zilarrezkoa lortu zuen eta taldekako krosean urrezkoa. Garaipen horietaz eta bere ibilbide profesionalaz arituko da Irati Maddalenekin eta Xabierrekin.
Lehen orduan, urte hasieran hil zen Euken Ostolaza tenore donostiarra gogoratuko dute. Haren lagun eta musikariekin, artistaren alde pertsonalaz eta profesionalaz arituko dira.
"Debate del Conquis " – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Gaurko eztabaida berezia izango da, Haitisesera joango diren kapitain berriak ezagutuko baititugu. Horrez gain, Irusta azken kanporatua jasoko du platoan Patxi Alonsok; Yocahu taldearen egoera aztertuko dute berak alde egin ostean, baita abenturan osatu duen ibilbidea ere. Bestalde, erakutsiko dute Guaban taldea aberatsen kanpamendura nola iritsi den, azken duelua irabazi ostean; halaber, jakingo dugu indarrez ahul dabilen Aini kapitainari zer gertatzen zaion. Aste honetako analistak izango dira Eneko, Andrea, David, Lur, Aitzol Atutxa, Isa Landa, Jokin eta Durana. Azkenik, Conquis komunitatearen komentarioak bilduko dituzte Oizederrek eta Ismak.


