Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Genero-identitateak hizpide, gaur gauean, "Abiapuntua" saioan

EITB MEDIA

Aurretik, ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, Mariasun Landa idazlea izango dute gonbidatu. Radio Vitoriak jarraipen berezia egingo dio saskibaloiko Erregina Kopari eta "En Jake" berezia eskainiko da gauean, ETB2n, EITB Focus inkesta aztertzeko.

0:32

Jarraipen berezia saskibaloiko Erregina Kopari  – 20:00etarik aurrera, Radio Vitorian

Radio Vitoriak jarraipen berezia egingo dio gaurtik aurrera jokatuko den saskibaloiko Erregina Kopari. Araski taldearen partidak zuzenean emateaz gain, programa bereziak egingo dituzte Zaragozako Príncipe Felipe pabilioian egingo den txapelketaren inguruan.

Eguneko kirol saioetan egingo diote jarraipenaz gain, Radio Vitoriak saio berezia eskainiko du kantxa barruan gertatzen den guztia kontatzeko 20:00etatik 23:00etara. Emilio Pascualen koordinaziopean, Rafa Ortegok egingo du partidaren kontakizuna, eta Iker Perea kantxan izango da. Hori guztia Radio Vitorian Araskiren partiden analisia egin ohi duten Olga Jiménez eta José Emilio Gómezen azalpen teknikoekin. Horrekin batera, David Sáenz arduratuko da webgunerako eta sare sozialetarako ikus-entzunezko edukia lantzeaz.

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Mariasun Landa idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute gaur arratsaldean Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Duela urte batzuk haur eta gaztetxoei zuzenduriko Elsa eta paradisua izeneko liburua argitaratu zuen Mariasunek; eta, orain, liburua berrargitaratu du Erein argitaletxearekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, iluntasunetik argitasunera, egoera zailetik argia ikustera pasatu diren gonbidatuak izango dituzte. Zehazki, Ainhoa Elorriagaren eta Maider Zenikazelaiaren kasuak ezagutuko dituzte, amore eman gabe aurrera egiten ari diren bi emakumeren testigantzak.

"En Jake" – 22:00etan ETB2n eta eitb.eus-en

"En Jake" saio berezia eskainiko dute Xabier Lapitzek eta bere lantaldeak gaur gauean, EITB Focus inkestaren emaitzak aztertzeko, orain arte Euskal Herrian egin den inkestarik zabalenaren azterketa egiteko. Leire Torre izango dute pantailan, Eva Silván politologoarekin batera inkestatik haratago datu eta xehetasun guztiak emateko. Maria Martin ere hartuko dute programan, Nafarroako inkestaren zatia egiteaz arduratu den GAD3 enpresako komunikazio arduraduna.  Horrez gain, lau kolaboratzaile hartuko ditu Lapitzek platoan: Naiara Pinedo, Estitxu Garai, Raquel Ecenarro eta Braulio Gómez; eta Euskal Herriko egunkari eta komunikazio talde garrantzitsuenen iritzia ere jasoko dute.

"Abiapuntua" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Genero-identitateak izango dituzte gaur hizpide "Abiapuntua" saioan. Generoaren pertzepzioa eta adierazpen pertsonala anitza dela erakutsiko dute Genero-identitateak desereaiki izeneko atalean; eta, horretarako, Xabier Madariagak sei gazte gonbidatu ditu genero-identitate ezberdinetan sakontzera. Markelek eta Ludak Julen Gorosabel ezagutuko dute, bere burua pertsona trans ez-bitar gisa definitzen duen 27 urteko gazte donostiarra. Iker eta Ari gizontasunaz arituko dira Aner Euzkitzerekin, 20 urteko zarauztarrarekin; eta, azkenik, Magdak eta Cristianek Mash Elizalde ezagutuko dute, 23 urteko gizonezko transa, eta Loratuz Lotu elkartearen sortzailea. Amaitzeko, pertsona transek harreman sexu-afektiboak izateko dituzten zailtasun batzuk agerian utziko dituzte, esperimentu baten bitartez.

"Akelarre" – 23:00etan ETB2n eta eitb.eus-en

 Valeria Rosek gidatutako umorezko talk show-a. Astero bezala, Pablo Ibarbururen talentua eta Pirataren musika zuzendaritza izango du saioak.