Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
"Biba Zuek!" berezia Bilbotik, Athletic vs Osasuna partida hizpide, gaur arratsaldean, ETB1en
EITB MEDIA
ETB2n, berriz, 'Tierra prometida' pelikula eskainiko "La Noche De…" saioak. Filmaren emanaldiaren aurretik, bere ordezkoa aurkitzeko hirugarren eta azken castinga aurkeztuko digu Félix Linaresek.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Athleticek eta Osasunak gaur gauean jokatuko duten Errege Kopako partidaren harira, saio berezia egingo dute "Biba Zuek!" programan. Bilbon egongo dira bertan gertatzen ari den guztiaren berri emateko, eta Athletic eta Osasunaren jarraitzaileak igaroko dira San Mames ondoko set berezitik. Besteak beste, Jose Angel Iribar elkarrizketatzeko aukera izango dute bertan Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Bestalde, Izaskun Moyano, Gontzal Dorronsoro eta Joseba Olagarai berriemaileak Bilboko hainbat tokitan izango dira, bertako giroa erakusteko.
"La Noche De… Tierra prometida" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Tierra prometida (Promised Land, 2012) pelikula eskainiko du gaur gauean EITBko "La Noche De…" saioak. Gus Van Sant zinemagileak zuzenduta, Matt Damon, Frances McDormand eta John Krasinskie dira bertan protagonistak, eta Steve Butler izeneko enpresa handi bateko goi-exekutibo baten istorioa kontatzen du. Herri txiki batera iritsiko da Butler, bertako lurren jabeei zulaketa eskubideak erosteko asmoz.
Filmaren emanaldiaren aurretik, bere ordezkoa aurkitzeko hirugarren eta azken castinga aurkeztuko digu Félix Linaresek. Izan ere, apirilaren 11koa du Felixek azken saioa, "LND" programak 1.500 atal betetzen dituen egunekoa.


