Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
'Larrialdia Afrikan' erreportaje sortari buruz arituko da Mikel Reparaz gaurko "Biba Zuek" saioan
EITB MEDIA
Gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak egin berri ditu Afrikan, Oscar Epelde eta Amane Iglesiasekin. ETB2n, berriz, "El Conquistador" saioaren debatea izango dugu ikusgai. Besteak beste, hirugarren kapitain baten berri emango du Patxo Alonsok, zuzenean.
-
'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta
Asteazkena, 2023ko apirilak 5
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduraduna izango da asteazken honetako gonbidatu nagusia "Biba Zuek!" saioan. Oscar Epelde kazetariarekin eta Amane Iglesias kamerariarekin batera, Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak egin berri ditu Afrikan bertan. Larrialdia Afrikan izenburupean, egunotan EITBko albistegietan eskaini dira pieza horiek, eta horren inguruan arituko da Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Nuala Elgoibarko elkartea ezagutuko dute. Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsonen familiek eta lagunek osatzen dute, eta Bizipoza egitasmoaren barnean ere badago elkarte hau.
"Debate del Conquis " – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Goitik beherako iraultza bizi behar dute "El Conquistador" saioko abenturan, Arantxa eta Andrea Karibera iristear baitira. Patxi Alonsok aurkeztutako asteazkeneko debatean lehen irudiak ikusteko aukera izango dugu. Hori gutxi ez eta hirugarren kapitain bat batzear da aurtengo ediziora; saioan jakingo dugu, zuzenean, nor izango den. Patxi Alonsok, gainera, azken kanporatua hartuko du platoan: Miriam.


