Prentsa aretoa
Ostegun eta ostirala
"Simone Veil" pastorala eta "Abiapuntua" saioaren atal berria, gaur, ETB1en
EITB MEDIA
Ostiralean, berriz, Lekeitioko pilota jaialdia izango dugu ikusgai; eta arratsaldero bezala, nola ez, Itzulia zuzenean.
-
Muskildiko pastoralak Simone Veilen istorioa kontatu du
Osteguna, 2023ko apirilak 6
"Simone Veil" pastorala, 09:25ean ETB1en eta eitb.eus-en
Joan den udan Muskildiko herritarrek antzeztutako Simone Veil pastorala izango dugu ikusgai Ostegun Santu egunez ETB1en. Simone Veil Europako Parlamentuko lehen emakumezko presidentea du oinarri; neskatotan Alemaniako kontzentrazio-esparruak ezaguturik, nagusitan memoriaren sustatzaile eta giza eskubideen defendatzaile izan zena. Pastoralaren testua Batitte Berrogain Elixondoborda dantzari eta musikari zuberotarrak ondu du.
Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EITBren webgunean aurki daiteke, www.eitb.eus/eu/kultura helbidean.
"Abiapuntua" – 22:25ean ETB1en eta eitb.eus-en
Maitatzeko eta maitatuak izateko modu anitzak erakutsiko ditu aste honetan Xabier Madariagak gidatutako saioak. Maiderrek eta Ikerrek aniztasun funtzionala duten pertsonek maitasuna nola bizi duten ezagutzeko aukera izango dute Maialen Beristaini eta Lander Ortegari esker. Bestalde, Mikel eta Magda Irati Agirrezabalarekin egongo dira. Irati 22 urteko azpeitiarra da eta pertsona arromantiko eta asexual gisa identifikatzen da. Azkenik, Borjak eta Jasonek polimaitasunari buruz hitz egingo dute Aitor Nietorekin, 31 urteko markinarrarekin.
Osteguna eta ostirala, apirilak 6 eta 7
Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en
Arratsaldero, 15:00etan, Euskal Herriko Itzulia. Eta ostiralean, 21:15ean, Lekeitioko pilota jaialdia.


