Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!" eta "ETB Kantxa", gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Modus Operandi musika taldeko Iñaki Ortiz de Villalba izango dute gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. "ETB Kantxa" saioak, berriz, Azkoitiko pilota jaialdiko bi partida eskainiko ditu, zuzenean: Dario vs P. Etxeberria eta Altuna III-Bikuña vs Artola-Martija.

  • Pilota

    Pilota

Ostirala, 2023ko apirilak  14: ETB1eko eta eitb.eus-eko eduki nabarmenenak

 

"Biba Zuek!", 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Modus Operandi musika taldeaz hitz egingo dute, eta, horretarako, Iñaki Ortiz de Villalba (taldeko abeslaria) gonbidatuko dute platora. Azken aste hauetan, hainbat kantu kaleratu ditu taldeak; Latzenen "Laztana" abestiaren bertsioa, azkena. Kantu horretarako, gainera, Zea Mayseko Aiora Renteriaren laguntza izan dute. Prestatzen ari diren diskoaz eta aurrera begirako proiektuez hitz egingo du Iñaki Ortiz de Villalbak Maddalenekin eta Xabierrekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, hiru marrazkilari izango ditugu platoan, eta bakoitzaren lanak eta marrazteko moduak ezagutuko ditugu. Istorioak nola irudikatzen dituzten erakutsiko digute.

"ETB Kantxa", 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

"ETB Kantxa" saioak Azkoitiko pilota jaialdiko bi partida eskainiko ditu, zuzenean: Dario vs P. Etxeberria (Banakako Txapelketako finalaurdenak) eta Altuna III-Bikuña vs Artola-Martija.

Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ainhize Vega izango dira esatariak.